XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿Eta ez diot erantzun Azpeiti'tik onera guchienez zortzi ordu badaudela?.

URR. Ez dio ajola gizona.

Minutu bat garrengo emen dezu.

BAS. ¿Minutu bat garrengo? ¿Uste aldu nere nagusia chimistaren bat dala?.

URR. Ba, ba, ba... Emendik juan nai ezpadezu zeladorearengana nua... (ateratzen asiaz).

BAS. Ai beza, ai beza... Bego, bego (Beretzat) Au dek lana... Neri nagusiak esan dit telefonora etorri ta andik esateko arren enkarguagatik erantzun didatena... Orain onek berriz zeladoreari esanta kartzelan sartu bear ninduteke... Au izango litzake polita.

Eman egin biarko diot peseta eta ikusiko degu zer izkera-modu dan zorioneko tilifono edo istrumentu ori.

Tori, tori peseta (gerrikotik atera ta eman bezaio).

URR. Tira, zure nagusiari deitzera noa.

¿Izena nola du?.

BAS. Don Juan Tibursio Aizpuru.

URR. Azpeitia... (urrutizkaiaz deituaz).

AZP. ¿Zer da?.

URR. Emen dago Agustin Bizkarrondo bere nagusi don Juan Tiburzio Aizpurua'rekin itzegin nayaz.

AZP. Ia bada ordu bete bera ere orren zai emen dagoala.

URR. (Baserritarrari) Emen daukazu nagusia aspaldian zure zai.

Atoz, jarri zaite emen, eta onoko istrumentu au arzazu... neronek ipiñiko dizut buru ta belarrian.

BAS. (Buruan jartzekoari begiratuaz) Nik ez det istrumentu onen bearrik.

URR. Bai gizona, bai; au gabe ezin entzun dezakezu. (jarri bezaio ta exeri erazi).

BAS. Baña, ¿non dala diozu nere nagusia?.

URR. Or gizona, or; telefonuan.

Tira, itzegizu, ta emendik iru minutura emen naiz berriz ere (bijua).

NAG. (Urrutizkaiaz) ¡Agustin! ¡Agustin!.

BAS. ¿Baña non dago beori?.

NAG. Emen gizona, emen.

BAS. ¿Nun ordea? (urrutizkaiaren zulotik begiratuaz) Nik ez det bada ikusten.

NAG. Emen nagoala istrumentuan.